Froude zenbakia

William Froude hidraulikan aditua.

Froude zenbakia (Fr) fluxu edo fluidoen dinamikan erabiltzen den dimentsio gabeko zenbakietako bat dugu. Zenbaki hau fluidoen mugimenduan ageri diren indar potentzialen eragina eta efektu konbektiboak konparatzen ditu, hau da, lurrak sortzen duen grabitatea bezalako indarren eta espazioan mugitu ahala sortzen diren abiadura aldaketen arteko erlazioa ematen digu. Froude zenbakiaren definizioetako bat ondorengoa dugu:

Zenbaitetan aurrekoaren karratua lez definitzen da:

 : Froude zenbaki dimentsiogabea
 : abiadura esanguratsua
 : luzera esanguratsua
 : grabitatearen azelerazioa ( lurraren gainazalean)

Lurraren grabitea ez da aurki dezakegun indar masiko bakarra beraz Froude zenbakia birdefini genezake edozein indar masikorentzat:


edo

Stokesen ekuazioak dimentsiogabetzean azaltzen da askotan, beste dimentsio gabeko zenbakiekin batera. Froude zenbakiaren bigarren definizioko expresioari buelta emanez gero Richardson zenbakia lortzen dugu.

KONTUZ!: Frouderen zenbakia ez da konstante fisiko bat, problema jakin bateko zenbait magnitude alderatzean lortzen da, ezin da beraz kalkulatu gabe Froude zenbakiak hainbeste balio duela esan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search